Oran dela urte asko etorri zen lehen saharrar haurren taldea uda pasatzera Euskal Herrira. Ordutik Oporrak Bakean programaren koordinazioa aldatzen joan da, baina proiektua martxan jarri zuten baloreak zutik jarraitzen dute eta haurren harrera inoiz baino beharrezkoagoa da.
2019 - 2020 KANPAINA
Umeentzako bideratutako programa izanda, irudiarentzako forma koloretsu eta organikoak erabiliko ditugu. Kanpainaren irudi orokorra sortzeko aurpegi bat marraztuko dugu bi aurpegien gainezarpena erabiliz, leloarekin bat dator “ orain bi familia ditut” eta hau haurren sentsazioarekin bat egingo duela uste dugu. Gainera era honetan pertsonak egin ditugu protagonistak, programan bezela.
Euskarriak prestatzeko, aurreko urteetan programan parte hartutako haurrei Euskal Herrian pasatako denboraren esperientza edo oroitzapen bat kontatzeko eskatu genien. Haurren harrerarekin sortutako bizipenak ikusgarri eginez.